Albisteak

Gaztedi Busturialdea-k zazpigarren urtez BUSTURIALDEKO ENPRESA IDEIA LEHIAKETA jarri du abian, enplegua sortu eta Busturialdeko gazteengan ekintzaile sena hauspotzeko helburuz.

  • 35 urtera arteko gazteei dago zuzenduta
  • Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 20ko 14:00etan bukatzen da
  • Irabazleak 3.000 €ko saria jasoko du, bigarrenak 2.000 €koa eta lehen sektoreari lotutako ideiarik onenak berriz, 1.000 €koa. Aurten gainera, Covid-19aren eragina arintzera bideratutako enpresa-ideiarik onenak ere saria jasoko du (1.000 €).

Lehiaketaren oinarriak ikusteko eta izena emateko www.gaztedibusturialdea.eus web orrialdera jo behar duzue.