Albisteak

​Datorren urteko egutegia nabarniztarrok egindako argazkiekin apaindu nahi dogu eta horretarako, aurkezten dozuezan argazkien artean 12 dotoreenak aukeratzeko, lehiaketa hau antolatu dogu.

Parte-hartzaileak: Nabarnizen erroldatuak, adin mugarik gabe.
Argazkiak aurkezteko epea: azaroaren 30a
Saria: egutegirako aukeratutako argazki bakoitzak 50€-ko saria jasoko du

Oinarriak

  • GAIA: Nabarniz gaur egun
  • Bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahal ditu gehienez
  • Formatua eta neurria: argazkiak .jpg formatuan egon behar du eta gehienez ere 500 Kb izan ditzake
  • Argazkien aukeraketa udalaz kanpoko aditu talde batek egingo du
  • Aurkezteko modua: e-mailez udala.nabarniz@bizkaia.org helbidera bidalita, edo errebelatuta ekarri nahi izanez gero, Udaletxera bertora.

Izaera pertsonaleko dauten babesa

  • Argazkian pertsonaren bat agertzen bada, bere idatzizko baimena jaso beharko da eta argazkiarekin batera aurkeztu.
  • Era berean, norberana ez den etxe, eraikin edo bestelako ondasunen bat agertu ezkero (publikoa ez dena), jabearen idatzizko baimena aurkeztu beharko da argazkiarekin batera.