Albisteak

Covid-19aren zabalkundeak iharduera batzuk murriztu edo bertan behera utzi beharra ekarri duen arren, asteburuetako ludoteka eskeintzea erabaki dugu, bertoko ume eta gazteek aisialdiko ekintzak egin ahal izan ditzaten.

Egoerak behartuta, baldintzak zorroztu ditugu:

  • 6-12 urte bitarteko neska-mutilek baino ezingo dute parte hartu.
  • Gurasorik ezin da etorri
  • Gehienez ere 13 parte-hartzaile izango dira asteburuko
  • Musukoa derrigor erabili behar da, eta eskuetan gel hidroalkoholikoa eman.

Ordutegia aurreko urteetakoa izango da oraingoz (baina baliteke aurrerago aldatzea): zapatuetan, arratsaldeko 6etatik 9etara, eta domeketan, 5etatik 8etara, azaroaren 7an hasita kurtsoa bukatu arte.

Izena emateko eta informazio osoa jasotzeko, Ehunzango-k blog bat sortu du: https://nabarnizekoasteburuak.blogspot.com. Bertara sartu eta lehenbizi informazioa agertuko zaizue eta bukaeran, izena emateko lotura. Astebururako lekua hartzeko, astelehenetik ostiralera bitartean egin behar da erreserba.

Argibide gehiago behar izanez gero, Udaletxera deitu (946 255 077).