Albisteak

     ASTEKLIMA Euskadin Aldaketa Klimatikoaren Asteari eman zaion izena da, eta bere helburua da herritargoa arazo honetaz sentsibilizatzea eta arduraz jokatzen erakustea.

    Landarediak, basoek, ekosistemek, badute zeresanik klima aldaketan, eta garrantzitsua da berauek ezagutzea, gero ondo kudeatzen jakiteko. Horretarako prestatu dugu, hain zuzen ere, "Ibilaldia Nabarnizko basoetan zehar".  Nabarnizko baso-sistema ezberdinak ikusi eta ezagutzeko bisita gidatua da. Ibilian-ibilian ikusiko ditugu Airoko pagadia, Berengaraiko hariztia, Arraskako pinudia, eukalipto landaketak...eta lekuan bertan jasoko ditugu Lurgaia Fundazioko aditu baten azalpenak, baso-sistema bakoitzaren berezitasunei buruzkoak

    Goiz-erdiko ibilaldia izango da (3 ordukoa gutxi gora-behera), lasaia, familian joateko modukoa.

    Martxoaren 22a da jarritako eguna, igandea. Elexaldeko plazan egingo dugu hitzordua goizeko 9:30etan.  Handik abiatuta Kantera, Motrollu, Airo, Berengarai, Kurtziagane, Zabaleta, Elexalde ibilbidea egingo dugu.

Azalpenak gaztelaniaz emango ditu adituak.