Albisteak

 

Nabarnizko Udalbatza Osoak, aho batez, Sare eta Bagoaz-en "Konponbideranzko urratsak" manifestua onartu du, eta datorren urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioetarako deialdiarekin bat egitea erabaki du.

Nabarniztik autobusean joan ahal izango da, Arratzuko herritarrekin batera, Bilboko mobilizaziora.

Izena eman behar da Nabarnizko Udaletxean eta Herriko Tabernan, urtarrilaren 7ra arte.

Irteera orduak: 
Nabarniztik: 15:15
Belendiztik: 15:30
Oleskotik:  15:40

Autobusaren prezioa 6 €koa izango da (12 urtetik beherakoentzat, 3 €)