Albisteak

 

Busturialdeko udalek, Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak eta Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintza Garapen Agentzien bitartez, enplegua sustatzeko eta era horretan, eskualdeko garapen ekonomikoa bideratzeko, eratu egin dute eskualdeko enpresentzako diru-laguntza linea bat kontratazioak egiteko. Laguntzak Busturialdeko udalek sustatu dituzte, eta Lanbide-EEZren diru-laguntza izango da horretarako. 2015eko martxoaren 31eko EHHAAn argitaratuta daude laguntzak, 2015eko urriaren 25ean emandako ebazpenean.

Kontratuek gutxienez 3 hilabeterako eta lanaldi osorako izan beharko dute eta edozein kontratu mota erabili ahal izango da, prestakuntza eta ikasketa kontratuak izan ezik. Lan kontratua 3 hilabete baino gehiagokoa izan daiteke, baina diru-laguntza gehienez 3 hilabetekoa izango da.
Lanaldi osoko hiru hilabeterako gehienez 3.000 euroko diru-laguntza emango da Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emandakoa kontratatzean (soldata kostuaren %75 gehienez). Aurreikusten diren kontratu kopurutik, gutxienez 5 kontratu 55 urte baino gehiago dituzten langabetuei bideratuta daude eta 14 kontratu langabezian dauden emakumeentzako.

Kontratuak egiteko epea 2015eko ekainaren 22tik 2016ko maiatzaren 31ra artekoa izango da, diru-laguntza linea honekin 32 kontratu aurreikusten dira eta bideratutako aurrekontu osoa 96.000 eurokoa da.

Eskabideak aurkezteko epea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da(2016eko urtarrilaren 27an), eta 2016ko otsailaren 22an bukatuko da.

Deialdi hau arautzen duten oinarriak hemen ikus daitezke. Halaber, eskuragarri egongo dira Bermeoko Web orrialdean, Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintzan eta Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenen web gunean. Eskualdeko Garapen Agentzietan argitu daiteke gai honi buruzko edozelako zalantza. Hauek dira harremanetarako helbideak eta telefonoak:

Lanbide Ekimenak Gernika-Lumo
enpresa@lanbide-ekimenak.com
www.lanbide-ekimenak.com
Telf.: 94 625 57 58

Behargintza Bermeo, Mundaka y Sukarrieta
behargintza@bermeo.org
www.bermeokoudala.net
Telf.: 94 617 91 90