Albisteak

 

 

Abenduaren 3a Euskararen Eguna dela baliatuz, herriko neska-mutilentzako kultur proposamentxo hauek dakartzagu

 

Abenduaren 3a, igandea

Hasteko, Traka Matraka-k birziklatutako materialarekin musika tresnak nola egiten diren irakatsiko digu.

4-10 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako tailerra da. Arratsaldeko 5etan hasiko da, Ludotekan izango da eta ordu eta laurden iraungo du. Ondoren, ludoteka zerbitzua egongo da, betiko ordutegian.

 

19:30etan gaztaina jana egingo dugu Txokoan

 

Abenduaren 7a, osteguna

Gabon postalen lehiaketarako marrazki eta testuak aurkezteko azkenengo eguna da. Lanak Udaletxean aurkeztu behar dira. Hemen dituzue marrazki eta testu lehiaketarako oinarriak.

 

Abenduaren 10a, igandea

Arratsaldeko 6etan, Gabon postalerako marrazki eta testuen irabazleak aldarrikatu eta sariak banatuko ditugu, Ludotekan.

 

Abenduaren 16a, larunbata

Ipuin kontaketa Ludotekan, arratsaldeko 6etan, 4-10 urte bitarteko neska-mutilentzat.

Eneritz Artetxe artistak bere lan berria aurkeztuko digu, "Uretako Ipuinak" izenekoa.

Bukatzean ludoteka zerbitzuak jarraituko du, betiko ordurarte.