Albisteak

 

ANIZTASUN SEXUALA LANTZEKO ZINEFORUMA

Gizon eta emakumeentzako

Aniztasun sexuala, LGTB kolektiboa… egunero entzuten ditugu holako aipamenak edonon; baina egia esan ezjakintasun handia dago gai honeri buruz. Hortik gero estereotipoak eta estigma negatiboak…

Errealitate honen inguruan dugun ezagutza hobetzeko, Zineforum bat proposatzen dizuegu: film labur baten bidez nortasun sexual “desberdina” daukaten pertsonen kasuak ezagutuko doguz; eta ondoren, taldean eztabaidatu dugu okerreko jarrerak zelan identifikatu eta ekidin.

Eguna: ekainaren 14a, barikua
Ordua: 19:00
Iraupena: Ordu t’erdi
Lekua: Gizarte Lokalean (Ludoteka)
Hizkuntza: Euskera