Albisteak

 

Nabarnizko Udalbatza Osoak, aho batez, Hiria Antolatzeko Plan Orokorra onartu du hasiera batean, joan den martxoaren 12an.

Jendaurreko erakusketaldia Bizkaiko Egunkari Ofizialean iragarkia argitaratuko denean hasiko da, eta 2015eko maiatzaren 30ean bukatuko. Epe horretan zehar Planaren agiriak ikusgai egongo dira Udaletxean eta web orrian. Epe horretan alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

Planaren edukia aurkezteko eta azaltzeko, bi herri batzar deitu ditu Udalak,  datorren martxoaren 27 eta 28rako (bariku eta zapatuan), Udaletxean.

Martxoaren 27an, barikuan, batzarra 19:30etan hasiko da, eta batez ere landaguneetako plangintza aztertuko da (Ikazurieta, Uribarri, Merika eta Lekerika).

Martxoaren 28ko batzarra, (zapatuan) 18:30etan hasiko da, eta bertan hiri lur zoruko plangintza azalduko da (Elexalde).