Albisteak

 

Asteklima,  Euskadiko Klima Aldaketaren Astea da, aurten lehenengo aldiz ospatuko dena martxoaren 1etik 10era.  Udalsarea 21ek Ihobek eta Eusko Jaurlaritzak koordinatutako ekimena da, helburu duena euskal herritarrek klima aldaketari buruz hausnartzea eta iraunkortasunaren bidean aktibatzea.

Udalsarea 21en kide denez, Nabarnizko Udalak ere parte hartuko du Astekliman, bertoko bizilagunen egunerokoari lotutako hitzaldi bi eskeiniz.

Martxoaren 1ean Lurgaia Fundazioak egungo basogintzaren alternatibei buruz hitzegingo digu. Interes berezia du gai honek Nabarnizen, piñuaren banda marroi gaitzak gogor jo baitu hemen.

Martxoaren 2an berriz, Haritz Mayora adituak ortua modu ekologikoan lantzeko teknikak azalduko dizkigu, ongarrien gaia, izurrien kontrola, etb. aztertuz.

Hemen duzue argibide gehiago