Albisteak

 

  NABARNIZ: BURDIN ETA HARRI ibilbide gidatua

Martxoaren 18ko BERRIAn atara zan turismo gidan Nabarniz agertu zan, eta bertan Nabarnizko Galarregi aldea, burdin mehatze-zuloa eta Munjozuri trikuharria ikusiz ibilbidetxo polit bat egiteko era ageri zan.

Galarregi alde hori ezagutzera emoteko, ibilbide gidatua egiteko eguna prestatu dau Nabarnizko Udalak. Eta Munjozuriko trikuharriaren azalpenak emoteko Juan Karlos Kintana, Agiri Arkeologi Taldeko kidea etorriko da.

Ibilbidea hurrengo domekan, ekainaren 7an egingo da. Goizeko 10:00etan urtengo dogu Elixaldetik, eta San Migel ermitaren ondotik, Zabaletara, eta hortik gora Galarregirantz, bidean burdin mehatzea eta aurrerago Munjozuriko trikuharria ikusteko. Beheranzko bidean, Ibarguengo garai zaharraren azalpenak emongo dabez bertakoek, eta Ikazurietan baserri ederrak eta perratokia ikusiko doguz.

Ibilbidearen zati bat aldatz gora izango da, bai, baina bueltan dena aldapa behera, beraz erdia eginez gero handik aurrerakoa erraz erraz egiteko modukoa. Animatu zaitezte, etorri guztiok eta alkarregaz domeka goiz polita emongo dogu. Eberdirako plazan egongo gara barriro be.

Informazio gehiagorako, egin klik hemen