Albisteak

 

Datorren ekainaren 10ean "Busturialdeko umeen dantzari eguna" ospatuko da Nabarnizen. Bakio, Bermeo, Mundaka, Busturia, Forua, Gernika, Ibarruri, Ajangiz eta Gautegiz-Arteagako taldeek hartuko dute parte eta, noski, anfitrioia den Ereño-Nabarnizk Kabelinatxe taldeak.

Ekitaldia eguerdiko 11:30etan hasiko da, Artetxutik (herriaren sarreran) pilotalekuraino abiatuko den kale-jirarekin. Dantza erakustaldia frontoian izango da, eguerdiko hamabietan hasi eta ordu batak arte.


egin klik hemen kartela ikusteko