Albisteak

 

Aurten ere izango ditugu euskarazko udaleku irekiak Nabarnizko 4 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteentzako.

Uztailaren 1ean hasi eta uztailaren 30erarte iraungo dute. Hilabeteko lasaitasuna gurasoentzat. Astelehenetik barikura, goizez izango dira, 10etatik 14:00etara, Elexaldeko Gizarte Lokalean (KZgunean).

Hainbat ekintza egingo da: jolasak, eskulanak, irteerak eta abar.

Udalekuetan parte hartzeko ez da derrigorrez Nabarnizen erroldatuta egon behar; kanpokoak ere etorri daitezke, baina nabarniztarrek lehentasuna izango dute, eta gehienez ere 30 ume/gazte onartuko dira.

Prezioak, hile osorako, hauek dira:

Nabarnizen erroldatutakoak: 20€ lehen haurra, 10€ bigarrena eta hurrengoak.

Erroldatuta ez daudenak: 30€ lehen haurra, 25€ bigarrena eta hurrengoak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Udaletxera etorri edo telefonoz deitu (946 255 077).

Etxeko ume eta gazteek parte hartzerik nahi baduzue, izena eman behar duzue Udaletxean, ekainaren 26ra arte.