Albisteak

 

 

Gabonak laster direla eta, aurton postal lehiaketa bat egitea pentsatu da. Lehiaketa honen helburua umeen irudimena bultzatzea eta iaz ikasitakoa praktikan jartzea da.

Horretarako gabonekin eta euskal kulturarekin zerikusia daukan postala aurkeztu beharko dute.

Lehiaketan  6 eta 14 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute, eta irabazleak 60 euroko saria jasoko du.

Postalak aurkezteko azken eguna azaroaren 23 izango da. Udaletxera ekarri beharko dira.

Lehiaketaren oinarriak:

  • DIN A4 formatua erabili behar da
  • Teknika librea izango da
  • Gutunazal itxi baten barruan ekarri beharko dira postalok, norberaren datuak (izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefonoa edo posta elektronikoa) gutunazalaren kanpoaldean idatzi behar dira. Postalean bertan ez da daturik azalduko.

Sari banaketa euskararen astean zehar egingo da, abenduaren hasieran.

Udalak postal irabazlea erabiliko du aurtengo gabonak zoriontzeko.