Albisteak

 
Nabarnizko Udalak gabonetako postalen lehiaketa deitu du berriro ere. Baina aurten ezberdina izango da: zorion agurrerako bai marrazkia bai testua aukeratuko dira.

5 eta 12 urte bitarteko nabarniztarrek marrazkiak aurkeztu ahal izango dituzte, eta nagusiagoek (12 eta 17 urte bitartekoek) testua.

Lanak Udaletxean aurkeztu beharko dira abenduaren 3rako.

Lehiaketaren gainontzeko baldintzak ikusteko, egin klik hemen.