Albisteak

 

Nabarnizko Udalak pertsona bat kontratatuko du sei hilabetetarako, urte sasoi honetan egoten diren lanetan laguntzeko.

Hauexek dira eskatuko diren baldintzak:

  • euskaraz berba egitea
  • eskolaratze agiria
  • B motako gidatzeko baimena
  • desbrozadora erabiltzen trebea izatea
  • langabezian egotea

Nabarniztarrek lehentasuna izango dute.

Eskariak aurkezteko epea 2015eko apirilaren 17an amaituko da.

Deialdiaren oinarriak Udalbatza Osoak onartu ditu joan den martxoaren 26an. Testu osoa irakurri nahi izanez gero, egin klik hemen.