Albisteak

 
Nabarnizko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizartekintza Sailaren dirulaguntzaz, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko asmoz, SUKALDARITZA IKASTAROA antolatuko du aurten.

Eskolak barikuetan izango dira, Elexaldeko Perra Toki txokoan, iluntzeko 8etatik gaueko 11ak arte, eta bi edo hiru saiokoak izango dira, según eta zenbat jendek emango duen izena.

Irailaren 14an hasiko dira, eta gizonezkoek lehentasuna izango dute.

Izena emateko Udaletxera deitu (946 255 077) edo e-mail bat idatzi behar da (udala.nabarniz@bizkaia.org).

Izena emateko azken eguna abuztuaren 20 izango da.