Albisteak

 
Internet-en nabigatzen ikasteko eta bere aplikazio ezberdinak ezagutzeko, Gernikako KZGuneak ikastaro ugari prestatu ditu 2013 urte honetarako: e-Administrazioa, Google Apps, Oinarrizko Internet, Soinua eta Irudia, Sare Sozialak 2.0, Software Librea, eta abar.

Ikastaroak dohakoak dira. Nabarnizko Gizarte Lokal-KZGunean emango dira astelehenetik ostiralera, goiz eta arratsaldez.

Izena eman edo argibideak eskatzeko, Udaletxera deitu behar da 94 625 5077 telefonora, edo e-maila bidali
udala.nabarniz@bizkaia.org   helbidera. Izena emateko azken eguna martxoaren 1a da.

Ikastaro eskeintza osoa ikusteko, sakatu hemen.