Albisteak

 
EHNE BIZKAIAren bitartez, fruta-arbolak iñausteko ikastaroa eskeintzen dizue Nabarnizko Udala.

Ikastaroak zati bi izango ditu, bata teorikoa, ordu bi t'erdikoa, eta bestea praktikoa, lau ordu ingurukoa. Teorikoa otsailaren 28an emango dugu Nabarnizko Gizarte Lokalean arratsaldeko 6etan hasita, eta praktikoa martxoaren 2an, zapatuz, goizeko 9 t'erdietan hasita. Non emango den, zehazteko dago oraindik.

Dohako ikastaroa da, eta izena emateko Udaletxera deitu behar da 94 625 5077 telefonora edo e-maila bidali udala.nabarniz@bizkaia.org helbidera. Izena emateko azken eguna otsailaren 22a da.