Albisteak

 

 

Aurten ere izango ditugu euskarazko udaleku irekiak Nabarnizko 4 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteentzat.

Ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 30erarte iraungo dute. Hilabeteko lasaitasuna gurasoentzat. Astelehenetik ostiralera, goizez izango dira, 10etatik 14:00etara, herriko plazan edo Gizarte Lokalean edo frontoian eguraldiak laguntzen ez duenean.

Hainbat ekintza egingo dira, jolasak, eskulanak, irteerak eta abar.

Udalekuetan parte hartzeko ez da derrigorrez Nabarnizen erroldatuta egon behar; kanpokoak ere etorri daitezke, baina nabarniztarrek lehentasuna izango dute, eta gehienez ere 30 ume/gazte onartuko dira.

Prezioak, hile osorako, hauek dira:

  • Nabarnizen erroldatutakoak: 20€ lehen haurra, 10€ bigarrena eta hurrengoak
  • Erroldatuta ez daudenak: 30€ lehen haurra, 25€ bigarrena eta hurrengoak

Izena emateko deitu udaletxera edo bidali e-maila udala.nabarniz@bizkaia.org helbidera. Ekainaren 27rarte daukazue epea.