Albisteak

 
Nabarnizko Udalak udarako langile bat kontratatuko du, sasoi honetan ugaritzen diren lanetan laguntzeko. Langilea maiatzaren 19an hasiko da lanean eta 5 hilabetez jardungo du, lanaldi erdian.

Lanpostu hau eskaintzean langabezian egotea da baldintza, eta desbrozadorarekin trebetasuna izatea, batez ere horretan arituko delako kontratatutako denboran. Aurkeztutako guztiek erakutsi dute badutela horretan nahikoa esperientzia, eta azkenean egoera pertsonalaren arabera erabaki da langilearen aukeraketa, langabezia laguntza amaituta eta familia karga izatea hobetsi delako.

Aurreko urteetan Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak ematen zituen langileak kontratatzeko, eta gastuaren gehiena ordaintzen zuen. Udal guztiek aprobetxatzen zituzten halako laguntzak, eta gurea bezalako herri txikietan oso beharrezkoak dira gainera. Laguntza horietaz baliatuz langile bat eta bi ere hartu izan ditugu Nabarnizen. Hala ere, iaz ez zen dirulaguntzarik atera, eta Udalak berak kontratatu zuen langilea, aurten bezala, lanaldi erdirako. Gure aurrekontu murritzarekin gehiago ezin dugu egin, gehiago lagundu nahi izango bagenu ere.