Albisteak

 
Etxean konposta egiteko ikastaroa eskeintzen dizue berriz ere Nabarnizko Udalak.

Maiatzaren 9, 16, 23 eta 30ean izango da, arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara, eta klase teoriko eta praktikoak izango ditu. Teorikoak Gizarte Lokalean emango dira.

Ikastaroa dohakoa da nabarniztarrentzat. Nabarnizen erroldatuta ez daudenek, berriz, 15 € ordaindu behar dute.

Izena emateko Udaletxera deitu behar da 94 625 5077 telefonora, edo mezua bidali udala.nabarniz@bizkaia.org  helbidera.

Izena emateko azken eguna maiatzaren 3a da.