Albisteak

 

Joan den ekainaren 10ean Nabarnizen ospatu da "Busturialdeko Umeen Dantzari Eguna", dantzari asko eta jende asko etorri zelarik. Eguraldia oso ona izan ez zen arren, giro aparta egon zen eta dantzariek ezin hobeto dantzatu zuten.

Oizmendi Telebistak erreportai bat emango du barikuan, ekainaren 15ean, iluntzeko zortzi eta erdietan, eta errepikatuko du zapatuan eguerdiko ordu bietan eta domekan, arratsaldeko seietan.

Nabarnizko Udalak talde guztiei eskertu nahi die parte hartzea, eta zoriondu ere, bereziki anfitrioiak izan diren Kabelinatxe Dantza taldekoak, antolakuntzan egin duten ahaleginagatik. Gainera, Gernika-Lumoko Udalaren kultura sailak emandako laguntza ere eskertu nahi du.