Albisteak

 
Azaroaren 25era begira, joan dan urriaren 31n egindako Osoko Bilkuran, Nabarnizko Udalak Adierazpen Instituzionala onartu eban. Gaur egun ondiño oso zabalduta dagoen gaitza da emakumeen kontrako indarkeria eta guztion lana da erabat desagertzearen alde lan egitea.

Adierazpen hori asmo hutsean ez gelditzeko, egunak duen sinbologia eta esanahia kalera ateratea pentsatu dogu, eta horretarako, herriko gazteei alkarlanerako deia zabaldu deutsegu. Baiezkoa emon dabe, eta azaroaren 24rako ekintza batzuk prestatu dabez, arazo honenganako sentsibilizazioa lantzeko.

Hemen ikusiko dozue eurek prestatu daben egitaraua. Guk gure oneritzia emon deutsegu, eta honen bidez gonbitea luzatzen deutsuegu herriko gazteek antolatutako ekintza hauetan parte hartu dagizuen, ahalik eta oiartzun zabalena euki dagian, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna guztion artean landu eta lortu dagigun.

Han izango zarielakoan, eskerrik asko guztioi!