Albisteak

 

Nabarnizko Udalak Bildu taldeak aurkeztutako mozio bat onartu du aho batez, bertan Epaitegi

Gorenaren 197/2006 doktrina (Parot doktrina deiturikoa) aplikatu zaien pertsona preso

guztiak askatzeko eskatu duelarik.

Gogoratu behar da doktrina horrek preso dauden pertsonen funtsezko eskubideak urratzen

dituela aitortu duela Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak ebazpen batean. Ebazpen

horren kontra estatu espainolak errekurtso bat ezarri du, eta datorren martxoaren 20an

aztertuko du Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak.

Bien bitartean, estatu espainolak bere doktrina aplikatzen segitzen du eta beraz, euskal

preso politiko asko daude oraindik ere kartzeletan, aske egon behar zuten arren, zegokien

zigor denbora bete egin dutelako.

Udalbatza Osoaren erabakiaren testu osoa ikusteko egin klik hemen.