Albisteak

 

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugula eta, Nabarnizko Udalak ondoko kultur egitaraua eskaintzen dizue: 

Abenduak 5, larunbata:

* 18:00etan Gizarte Lokalean:
"Etxebarriko Ohitura Zaharrak" dokumentala. Aurkezlea: Iñaki Urdanpilleta. Antzinako lan-ohiturak ezagutzeko aukera paregabea.

* Ondoren, gaztaina jana txokoan


Abenduak 6, igandea:

* 17:30etan, Ludotekan:
Eneritz Artetxe ipuin kontalariaren eskutik, Zenbat gurari! saioa4 urtetik gorako umeentzat. Kontaketaren bukaeran umeek beraien nahiak gurari-kaxan sartzeko aukera izango dute.

* Ondoren, 18:30ak inguruan, gabon postal eta mezuen sari banaketa.