Albisteak

 

Udalak mantentze gimnasia ikastaro bat antolatuko du urria eta azaroan zehar, Nabarnizko biztanleentzat, gazte zein nagusi, emakume zein gizon.

Saioak ordubetekoak izango dira, barikuetan, udal pilotalekuan. Ordutegia erabaki gabe dago, eta horretarako parte hartu nahi dutenen iritzia hartuko da kontuan.

Izena emateko azken eguna irailaren 28a izango da.

Izena ematerakoan esan behar duzue zein ordutan etortzen zaizuen ondoen, goizean (11:00-12:00) ala arratsaldean (18:00-19:00).

Animatu zaitezte parte hartzera!!