Albisteak

 

SENTSIBILIZAZIO TAILERRA
Gizon eta emakumeentzako

Zer da genero indarkeria? Indarkeri fisikoa baino ez, ala berbazkoa ere bai?
Zer ari da gertatzen gure gizartean? Zer egin ahal dot laguntzeko?

Etxean honelakorik bizi ez arren, gai interesgarria da, gaurkotasun osokoa eta jakin beharrekoa.
Tailer praktiko baten bitartez ikusiko dogu genero indarkeria zer dan, ze indarkeria mota dagoen, zelan hasten dan, zelan erantzun holako egoera baten aurrean…


Eguna:
ekainaren 7a, barikua
Ordua: 19:00
Iraupena: Ordu t’erdi
Lekua: Udaletxe Zaharra
Hizkuntza: Euskera
Hizlaria: MURGIBE

Gainera, gurasoen parte hartzea errazteko, umeentzako eskulan tailerra egongo da, aldi berean, Ludotekan: betaurreko moreak egin, esku moreak margoztu pankarta batean, eta gehiago.