Albisteak

 
Maien zibilizazioa ezagutu nahi?
Zatoz bada Aste Santuko opor hauetan Nabarnizera, eta hartu parte "Ipuinmundua: Ertamerika, maien aztarnak" izeneko tailerrean.
Urtero bezala Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatzen du tailer hau, gazteen artean kulturartekotasuna sustatzeko.
5 urtetik 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago, eta ondoko ekintzak burutuko dira, besteak beste: Maien jeroglifikoak idazten ikasi, "burritoak" sukaldatu, Quetzalaren ibilbidearen gymkhana...

Non: Gizare Lokalean (Ludoteka)
Noiz: martxoaren 26, 27 eta 28an eta apirilaren 3 eta 4an
Ze ordutan: 16:00etatik 19:00etara
Izen-emotea: matxoaren 16rarte