Albisteak

 

    
    Aurtengo Aste Santuan Ukraniar herriaren izaera eta ohiturak ezagutuko ditugu, "Ipuinmundua: ukraniar estepatik" programaren bitartez.
    Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako programa da, helburu duena ipuinen eta jolasen bidez umeak Ukraniako bizimodura hurbiltzea.
Horretarako, ondorengo ekintzak burutuko dituzte:

- Gasa ateratzeko dorrea eraiki
- "Vafeline tort"a sukaldatu
- Pazko arrautzak margotu
- Ukraniako gudan zer gertatu den jakin
- Polka dantzatu
- Ukranieraz idazten ikasi
- Lore-koroa egin eta mozorrotu
- Gymkhana: "ukraniar estepatik"

    Nabarnizko Ludotekan izango da, apirilaren 15, 16, 17 23 eta 24an, arratsaldeko 4etatik 7etara.

    5-12 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago, eta parte hartzeko Udaletxean eman behar dute izena apirilaren 8rarte.