Albisteak

 

Aurten ere ezin huts egin sagardoarekin dugun urteroko hitzorduari. "Txotx" sasoia bukatu orduko, Astigarragako Larrarte sagardotegian bazkaltzeko proposamena luzatzen dizuegu. Aurten, baina, irteera hau gastronomikoa ez ezik kulturala izatea ere nahi dugunez, sagardotegira bidean Ezkio-Itxaso herrian geratuko gara, Igartubeiti baserri-museoan. Igartubeiti XVI.mendeko tolare-baserria da, benetan ikusgarria eta euskal baserriaren urrezko aroaren adibide ezin hobea.

Museoan bisita gidatua egin ostean, Astigarragaruntz abiatuko gara, Larrarte sagardotegira. Han bazkalduko dugu. Sagardotegia Santiagomendi auzoan dago, zeina antzina Astigarragako hirigunea izan baitzen. Karlistadetan nahiko hondatuta geratu zen, baina badu oraindik gordeta altxor arkitektonikorik, hala nola, udaletxe zaharra, Zabala eta Goikoetxe oinetxeak, edo Bortaenea baserria, Erdi Aroko ipar-fatxada mantendu duena. 

Ondoren zehazten dizuegu egun horretarako egitaraua:

Apirilak 5, zapatua

  • 9:30 etan urten, Artetxuko geralekutik
  • 11:00 etan Igartubeiti baserri-museoan bisita gidatua
  • 14:00 etan bazkaria
  • Bazkalostean, aukeran, Santiagomendi auzoa ezagutzera
  • 18:00 etan Hernanira
  • 21:00 etan Nabarnizera

Prezioa: bisita gidatua + sagardotegiko menua + autobusa: 35 € (izena ematerakoan ordaindu)
Izena ematea: Udaletxean, apirilaren 1a baino lehen