Albisteak

 

KORONABIRUSA
Ekitaldiak bertan behera

Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko asmoz, Nabarnizko Udalak hurrengo ekitaldi publikoak atzeratu edo bertan behera uztea erabaki du:
- Asteburuetako ludoteka zerbitzua
- Gimnasia eta zumba klaseak
- Martxoaren 22ko "Ibilaldia basoetan zehar"
- Martxoaren 28ko "Bertan kasu egin, edo banoa" antzerki saioa

Hauetaz gainera, Udalak antolatutakoak izan ez arren, Udal eraikinetan egitekoak ziren jarduera hauek ere bertan behera geratu dira:
- Martxoaren 14ko podologoaren bisita
- martxoaren 15eko "Kabelinatxe eguna"

Jakinaraziko dizuegu noiz abiatuko diren berriro ere ohiko jarduerak (gimnasia, zumba, ludoteka), eta gainontzeko ekitaldiak noiz izango diren.

Gainera, liburutegia, gizarte lokala eta pilotalekua itxita geratuko dira gaurtik aurrera, Udalak atera duen bandoaren arabera.

Bandoa irakurtzeko egin klik hemen.