Albisteak

 

LUDOTEKA EUSKARAZ

 

2017-2018 kurtsoan zehar, asteburuetan, urriaren 16an hasita eta kurtsoa bukatu arte, Nabarnizko Gizarte Lokala zabalik egongo da Nabarnizko ume eta gazteek aisialdiko ekintzak egin ahal izan ditzaten euskaraz, pertsona arduradun baten zaintzapean.

 

Ordutegia honakoa izango da:

- Zapatuetan: 18:00-21:00

- Domeketan: 17:00-20:00

 

Ekintza 5 urtetik gorako ume eta gazteentzat da. Adin horretatik beherakoak ere etorri ahal izango dira, baina pertsona nagusi batek lagunduta.

 

Informazio gehiago behar izanez gero, Udaletxera etorri edo deitu (94 625 50 77).