Albisteak

 

Nabarnizko Udalbatza Osoak, aho batez, Sare-k egin duen deialdiarekin bat egitea erabaki du, eta datorren urtarrilaren 10ean Bilbora joateko dei egiten zaituzte, egingo den mobilizazioan parte hartzera.

Autobusean joan ahal izango da, Arratzuko herritarrekin batera. Izena eman behar da Nabarnizko Udaletxean eta tabernetan, urtarrilaren 7ra arte.

Irteera orduak: 
Nabarniztik: 15:15
Belendiztik: 15:30
Oleskotik:  15:40

Autobusaren prezioa 6 €koa izango da (12 urtetik beherakoentzat, 3 €)