Albisteak

 

Nabarnizko Udalak, Azpiegiturak S. A. U. foru enpresarekin sinatutako hitzarmenaren bitartez, Elexalde auzoan prezio tasatua duten zortzi etxebizitza eraiki ditu.

Etxebizitza horietara sartu ahal izango dituzten pertsonak aukeratzeko baldintza orria joan den azaroaren 29an Udalbatza Osoak egindako batzarraldian onartu da, eta abenduaren 13ko Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratu da. Gainera, Udaletxearen web orrian (www.nabarniz.org) ikusi ahal izango da, eta baita Udaletxeko bulegoetan ere.

Etxebizitzak salerosketaren bitartez eskuratu ahal izango dira, baina erosteko aukeradun alokairuan sartzeko aukera ere badago

Etxebizitzak erosteko prezioa 135.766,12  eta 165.739,91 € artean dago, daukaten azaleraren arabera.

Alokairuaren prezioa hileko 275,59 eta 345,42 € artean dago.

Eskariak aurkezteko epea 2013ko otsailaren 13an amaituko da.