Albisteak

 

"NABARNIZ ETA BERE GAILURRAK"
PAISAIAREN EKINTZA PLANA

    Nabarnizko Udala "Nabarniz eta bere gailurrak" izeneko ekintza plana ari da garatzen, Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntzaz.

    Gailurrek paisaian duten eragina aztertuko da plan honetan, eta ibilbide batzuk finkatuko dira herriaren ingurumen eta kultur ondarea ezagutarazi eta babesteko.

    Planak fase ezberdinak ditu:
- Lehen fasean dokumentazioa aztertzen da.
- Bigarrenean kanpo lanak egingo dira.
- Hirugarrenean ibilbideak proposatuko dira.

    Fase guzti horietan ezinbestekoa da herritarren parte-hartzea, kultura, ohiturak eta tokiari buruz duten ezagutza planera ekartzeko; baina baita iritziak eta ikuspuntuak emanez lan hau hobetu eta aberasteko ere.

    Ekimen honen aurkezpen bilera martxoaren 7an izango da Udaletxe Zaharrean, iluntzeko 19:00etan