Albisteak

 

Gurean ere erabakitzeko eskubidea gauzatzearen alde.

Gure Esku Dago!



ESKOZIAR HERRIARI AGURRIK BEROENA

Urteetako ibilbidearen ondoren, Eskoziar herriak bere etorkizuna libreki erabakiko du gaur, irailaren 18an. Eskozian, bertako herritarrek hartuko dute hitza; eta herritarrak izango dira, Eskoziak zer nolako antolaketa politikoa izan behar duen erabakiko dutenak.

Gaur Eskozian egingo de erreferendum-a, herrien askapen prozesuen ibilbidean beste urrats garrantzitsu bat izango da. Eskoziarrak, dagoeneko beren herriaren etorkizunaren jabe dira, eta laister batean, Katalunia, Euskal Herria eta munduko hainbat naziok ere eskubide hori egikarituko dugu. Herrien askatasunaren aldeko atzeraezineko prozesu bat abian dagoelako mundu mailan.

Egun historiko honen aurrean, honako adierazpen hau egin nahi dugu instituzio honetatik:

1. Eskoziar herria zoriondu nahi dugu, libreki etorkizuna erabakitzeko burutzen ari diren ariketagatik. Herri orok duen eskubidea praktikara eraman da.

2. Munduko herri askeen historiarako geratuko den data izanik, eta Eskoziar herritarrak beraien etorkizuna libreki erabakitzen ariko diren egun honetan bertan, gure babesa adierazteko, Eskoziako bandera jarri dugu Nabarnizko Udal eraikinaren fatxada nagusian, ikusgarri eta lehentasunezko lekuan.

Euskal Herrian, 2014ko irailean