Albisteak

Udalaren web gune berria 

Nabarnizko webgune berria

Nabarnizko Udalak webgune berria dauka. Hilabetetan zehar BiscayTIK Fundazioarekin lankidetzan aritu ondoren, www.nabarniz.org web atariak itxura berritua eta eduki gaurkotuak ditu. Horrez gain, webgunearen bidez udaletxearekin izapide telematikoak egiteko aukera eskainiko zaie herritarrei; izan ere, bideratze telematikoak ahalbidetzea webgunearen helburu nagusietako bat da.

Izan ere, BiscayTIK proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren apustu handia da eta teknologia berrien bidez herritarren eta administrazioaren arteko tartea txikitzea du helburu. Hori lortzeko, Nabarnizek aurrerapauso handia eman du jada udaletxeko aplikazioak eguneratuz.

Argitaratu berri den webguneak herritarrentzako interesgarria den informazioa dauka, hala nola, udaletxearen antolamendu eta osaketari buruzkoa, udal zerbitzuak eta baliabideak. Halaber, udalerri honetara datozen bisitariei zuzendutako eskaintza kultural eta turistikoa batzen du. Erabiltzaileek mapa interaktiboak kontsultatzeko, jakintza-alor anitzeko edukiak aurkitzeko edo eguraldiari buruzko informazioa denbora errealean jakiteko aukera izango dute, forua.net webguneak teknologiak berrienak erabiltzen baititu.