Albisteak

 

Nabarnizko Udalak, Azpiegiturak S. A. U. foru enpresarekin sinatutako hitzarmenaren bitartez, Elexalde auzoan prezio tasatua duten zortzi etxebizitza eraikitzeko sustapena martxan jarri du. Lanak ia amaituta daude.

Etxebizitza horiek erosi ahal izango dituzten pertsonak aukeratzeko baldintza orria joan den abuztuaren 25ean Udalbatza Osoak egindako batzarraldian onartu da, eta Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratu da. Udaletxearen web orrian (Zerbitzuak - Etxebizitza Tasatuak atalean) ikusi ahal da, eta baita Udaletxeko bulegoetan ere.

Oharra: Bizkaiko Egunkari Ofizialean irailaren 2an argitaratu direla oinarriak eta eskariak aurkezteko epea 2011ko azaroaren 2an amaituko da