Albisteak

 

Nabarnizko Udalak, joan den apirilaren 26an izandako osoko bilkuran, emakume eta gizonen berdintasunerako bigarren plana onartu du. 2021 arte egongo da indarrean.

Plan honen helburu orokorra, batetik, udal kudeaketan genero ikuspegiaren txertaketa lortzea da, eta bestetik, Nabarnizko emakumeen berdintasuna bermatzea eskubide eta aukeretan.

Planaren testu osoa ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.