Albisteak

 

 

Udari hasiera emanez, egunpasa polita egiteko plana dakar Nabarnizko Udalak: Pasaia eta Hondarribiara bisita, uztailaren 8an.

IRTEERA: 8:15etan Udaletxe ondoan. Oleskon 8:30etan

BISITA: Albaola Ontziolan bisita gidatua. 10:00etan hasita ordu eta laurdeneko bisita egingo dugu, San Juan Baleontziaren erreplika zelan egiten duten ikusteko.

12:30etan Hondarribirantz abiatuko gara, bazkaldu aurreko poteoa bertan egiteko

BAZKARIA: Beko-errota Jatetxean 14:30etan

ARRATSALDEAN: bakoitza bere kabuz Hondarribin

BUELTA: 20:00ETAN

 

Irteera honen prezioa 20 €-koa da nagusientzat, eta 10 €-koa umeentzat

Izen-emotea Udaletxean egin behar da, uztailaren 4a baino arinago.