Albisteak

 

Nabarnizko Udalak ekin dio jada udalerriko hirigintza plangintzaren berrikuspena egiteari, eta esleitu ditu Hiri Antolakuntzaren Plan Orokorra idatzi eta tramitatzeko lanak, Begoña Arbe Acha eta Ula Iruretagoiena Busturia Arkitekto andreei, hain zuzen ere.

Lan hauen lehen pausoa Nabarnizko baserri eta eraikuntzei buruzko ikerketa egitea izango da. Horretarako arkitekto andreok baserriz baserri eta etxez etxe joango dira informazioa biltzera, argazkiak atereaz eta eraikuntzen egoerari buruzko datuak jasoz. Udalak emandako egiaztagira eramango dute aldean, iñork eskatuz gero erakusteko.

Herritarroi eskatzen dizuegu, arkitekto andreon lana ahal duzuen neurrian errazteko, eta eskatzen dizueten informazioa emateko. Izan ere, beraiek idatziko duten Plan Orokorra ezinbestekoa da Nabarnizko lurraldea antolatzeko.