Albisteak

 
Aurten ere, iaz bezala, Hernaniko Larregain Sagardotegira goaz, lagunartean menu edarraz gozatu eta aurtengo sagardo barria dastatzera. Larunbat honetan izango da, otsailak 16.

Autobusak Udaletxe ondoan hartuko gaitu 11etan, eta Oleskon 11:20 bueltan. Gaueko 10etan itzuliko gara Hernanitik.

Sagardotegiko menua eta autobusaren prezioa 35 €-koa da.