Albisteak

 

Ekainaren 23an San Juan suaren inguruan alkartuko gara udako solstizioa ospatzeko. Elexaldeko Aberastegi etxearen ondoko aparkalekuan biztuko dogu sua iluntzeko 8etan, eta ondoren sardiñe eta faldie jango doguz.

Erretzeko modukorik ezer badaukazue, altzari zaharrak, ageak, eskolako apunteak... ekarri pilora. Muelledun koltxoiak, somierrak, errubedak eta antzeko gaiak EZ dira erretzeko onak. Holakorik ez ekarri mesedez.