Albisteak

 

Nabarnizko Udalak bigarren tailer edo mintegia deitu du, Hirigintza Antolakuntzarako Plan Orokorra idazteko hiritarren parte hartzearen programaren barruan, datorren martxoaren 24rako, arratsaldeko bost eta erdietan, Udaletxe Zaharrean.

Plangintza Orokorrak zehaztu beharko duen udalerriaren ereduari buruz hausnartzea izango da tailerraren helburua. Nabarnizko arlo sozial guztietako ordezkariak egotea (pertona nagusiak, gurasoak, gazteak, nekazaritza langileak eta abar) interesgarria izango litzateke.

Tailerran parte hartzea nahi duten pertsonek izena eman beharko dute Udaletxean, telefonoz deituz (946 255 077) edo e-mailez helbide honetara: udala.nabarniz@bizkaia.org

Izena emateko epea martxoaren 19an bukatuko da.