Albisteak

 

LUDOTEKAKO BEGIRALE BATEN HAUTAKETA

Nabarnizko Udalak pertsona bat aukeratuko du aisialdi ekintzak aurrera eramateko, 2015/2016 ikasturtearen asteburuetan Gizarte Lokalean egingo direnak.

Ordutegia honakoa izango da: zapatuetan, arratsaldeko 6etatik 9etara, eta domeketan, 5etatik 8etara, urriaren 10ean hasita kurtsoa bukatu arte.

Aisialdi begirale titulazioa eta eskarmentua baloratuko dira. Eraberean, beste ezaugarri batzuk hartuko dira kontuan, hala nola erantzunkizuna, iniziatiba, eta abar. Horretarako, Udalak elkarrizketak egin ahal izango ditu hautagaiekin.

Nabarnizen erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute.

Interesadunek eskaria eta kurrikuluma aurkeztu beharko dute Nabarnizko Udaletxean, 2015eko urriaren 9ra arte.