Albisteak

 

Nabarnizko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzaz, ardurakidetza tailerra jarriko du martxan, Nabarnizko emakumeei zuzenduta, elektrizitatea, iturgintza eta brikolajearen inguruko oinarrizko ezagutzak eta trebetasunak eskura ditzaten.

Ordu biko sei saiotako tailerra izango da, urriaren 6an hasi eta azaroaren 10era bitartean, eguenetan, iluntzeko 7etatik 9ak arte, Elexaldeko Gizarte Lokalean.

Izena emateko Udaletxera telefonoz deitu behar duzue (946 255 077) edo bestela posta elektroniko bat idatzi udala.nabarniz@bizkaia.org helbidera.

Izena emateko azken eguna irailaren 27a izango da.