Albisteak

 

ZAHARTZE OSASUNTSUARI BURUZKO TAILERRA EMAKUMEENTZAT

Urriaren 1ean emakumeentzako zahartze osasuntsuari buruzko tailerra hasiko da Nabarnizen.

7 saioetako tailerra izango da, urriaren 1ean hasita azaroaren 12ra arte emango da, eguenetan, iluntzeko 7etatik 9etara, Gizarte Lokalean.

Gehienez 18 emakume parte hartu dezakete, eta Nabarnizen erroldatutakoek lehentasuna izango dute.

Izena emateko Udaletxera deitu behar da 94 625 5077 telefonora, edo mezua bidali udala.nabarniz@bizkaia.org helbidera.

Izena emateko azken eguna irailaren 25a da.