Albisteak

 

"ERRAUTSETATIK ERNE" ANTZEZLANA

Urriaren 17an, zapatu, 20:00etan, "Errautsetatik erne" antzezlana ikusteko aukera izango dugu Elexalde auzoko Andra Mari Elizan, Nabarnizen.

Lau eta laurogeita bi urte arteko Muxikako (Bizkaia) emakumek parte hartzen dute antzezlanean,Onintza Enbeita bertsolariaren zuzendaritzapean.

Inkisizioan kokaturiko antzezlana da Errautsetatik erne, emakumeei buruzkoa. Edozein injustizia jasaten duten andrei omenaldia egin gura diote antzezlanagaz.

Sarrerak salgai Nabarnizko Udaletxean eta tabernetan, 3 eurotan.