Albisteak

 

Maiatzaren 31an argazkigintza tailerra hasiko da Nabarnizen, Iñigo Azkona argazkilariak emango duena.

4 egunetako tailerra izango da, egun bakoitzeko 2 ordukoa. Bi egunetan argazkigintzaren alde teorikoa landuko da: argazki makinaren osagaiak eta beraueri errendimendurik onena nola atara, photoshop-a, eta abar. Beste bi egunetan ikasitakoa praktikan jarri eta Nabarniztik zehar argazkiak aterako dira. Ikastaroa bukatutakoan argazki hauekin erakusketa bat egingo dugu herriko hiru tabernetan, eta denon artean ederrenak aukeratuko ditugu.

Maiatzaren 31an hasita ekainaren 21era arte emango da, zapatuz, goizeko 11etatik eguerdiko ordu batetara. Tailer teorikoak Gizarte Lokalean.

Ikastaroa doakoa da, baina nork bere argazki makina ekarri behar du.

Izena emateko epea zabalik dago. Azken eguna maiatzaren 26a da.